02:38
jamacor
794
Saxum. Mons. Alvaro del Portilloren oroitzapenak. Saxum. Mons. Alvaro del Portilloren oroitzapenak Joan den uztailaren 12an “Saxum. Mons. Alvaro del Portilloren oroitzapenak” dokumentala eman zen lehen …Gehiago
Saxum. Mons. Alvaro del Portilloren oroitzapenak.

Saxum. Mons. Alvaro del Portilloren oroitzapenak
Joan den uztailaren 12an “Saxum. Mons. Alvaro del Portilloren oroitzapenak” dokumentala eman zen lehen aldiz. Antonio Tormo kazetariak zuzenduta eta Alvaro del Portilloren jaiotzaren mendeurrena dela eta egindako dokumental honen estreinaldiak interes berezia hartzen du orain, joan den ostiralean Aita Santuak haren bitartekotzaz egindako miraria aitortzen duen dekretua sinatu zuela jakitean.


Testigantza eta irudi argitaragabeak erabiliz, 30 minutuko iraupena duen dokumental honek Eliza Katolikoak XX mendean izan dituen pertsonaia gailenetako baten alderdi nabarmenenak tratatzen ditu. Jasotako testigantzak “Elizarekiko zerbitzua”, “Vatikano II.a Kontzilioan egindako lana” eta berak sustatu zituen ekimen sozialak azpimarratzen ditu.

“Zuzenean ezagutu duten ehun pertsonaia baino gehiagoen testigantzak jaso ditugu, eta denek berak zabaltzen zuen bakea azpimarratu dute. Harrera onekoa zen bete-betean”, esaten du Tormok.

1928an San Josemaria Escrivak sortutako Opus Dei Eliza katolikoaren Prelatutza pertsonal bat da.
ATALAREN EDUKIAK


DESKRIPZIO OROKORRA
Prelatutzak bere fededunei, eta beste jende askori ere, gogo heziketa eta laguntza pastorala eskaintzen die.

ESPIRITUA
Opus Deik zabaltzen duen mezua da, bataiatu guztiak santutasunera deituak daudela, bakoitzak bere lana eta eginbeharrak betez.

PRELATUTZAKO KIDEAK
Prelatu batek, bere presbiterioak edo klerikoek, eta laikoek, gizonezkoak nahiz emakumezkoak azken hauek, osatzen dute Opus Dei.

GURUTZE SANTUAREN APAIZ ELKARTEA
Gurutze Santuaren Apaiz Elkartea berez Opus Deiri lotuta dagoen klerikoen elkarte bat da.

LAGUNTZAILEAK
Laguntzaileek ekimen horietan parte har dezakete batez ere otoitzaren bitartez, eta beren lanaren edo diru laguntzaren bidez ere bai.

APOSTOLUTZA
“Opus Deiren jarduera nagusia, bere kideei eta nahi duenari munduaren erdian kristau zintzo bezala bizitzeko baliabide espiritualak eskaintzea da”.

ANTOLAMENDUA
Prelatuak —eta, beraren ordez, haren bikarioek— du Opus Dein jurisdikzioa: prelatutzako berezko Gotzaina da.

BIBLIOGRAFIA
“Ut sit” konstituzio apostolikoa, Liburuak, Aldizkari Ofiziala...

HISTORIA
!928an, Espainian, sortu zen Opus Dei. Gaur egun 63 lurraldetan zabalduta dago. Azpimarratzeko eman den azken urratsa, 2007an Errrusian bere lana hastea

AZPIMARRATZEN DUGU

Idatzi iezaguzu

Albiste zerbitzua

SAN JOSEMARIA
Biografia

Otoitza

Fundatzailearen bideo laburrak

Idazkiak

ESTEKAK
Aulki Santuaren orria
Opus Deiren sortzailearen idazkiak
San Josemariaren orria
Romana, Opus Dei Prelatutzako buletina